Ahal Duguk eskualdeko idazkari nagusi berriak hautatu ditu

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 21a, 17:18

Jose Ignacio Vicente leioaztarra da ardura errepikatuko duen bakarra. © AHAL DUGU

Ahal Dugu alderdiak berritu ditu Erandio, Getxo, Leioa, Sopela eta Urduliz udalerrietako idazkari nagusiak. 2014ko abenduan ez bezala, oraingoan barne-hauteskundeak egin dituzte Erandion, baina ez Berangon, Gorlizen, eta Plentzian.

Oraingoz, Ahal Duguk jakinarazi ditu aukeratutako hautagaiak eta lortu dituzten babesen ehunekoak, baina boto-kopuruak zehaztu barik.

Erandion, Pablo Larrauri Muñoz dendaria nagusitu zaio Silvia Gomez Casquet irakasleari, izena emanda dutenen %56,25eko babesagaz. 2014an ez zuten idazkari nagusirik aukeratu.

Getxon, Susana Andollo González GUK hautagaitzako zinegotzi eta Hiritarren Kontseiluko kideak aise irabazi ditu barne-hauteskundeak, babesen %81,69gaz. Aurrean, Jose Antonio Moreno Marcos militantea izan du. Orain dela lau urte, Ignacio Robles Fernández suhiltzailea aukeratu zuten idazkari nagusia.

Leioan, Jose Ignacio Vicente Martínezek lortu du eskualdeko babes handiena: %84,62. Izan ere, errepikatu duen idazkari nagusi bakarra izan da. María Dolores Lozano Muñoz Esnatu Leioako zinegotzia zen alternatiba.

Sopelan, Manuela Ruiz Vivanco atxiki bako zinegotziak lortu du idazkaritza, botoen %55,60ri esker. Beste hautagaia zen Maria Luisa Gadea Nebreda langabetua.

Urdulizen, Verónica García García Denok Baterako zinegotziak metatu du botoen %80,00. María del Carmen Garaita Urdinguio etxekoandrea zen beste aukera.

Bost idazkaritzak dagozkie Ahal Duguk talde aktiboak dauzkan Uribe Kostako bost udalerriei. Hala, Berangon, Gorlizen eta Plentzian izandako taldeek ez dute alderdiaren onarpen ofizialik.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun