Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Bertso-ekosistema osoa prest Bizkaiko Txapelketarako

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 27a, 18:07

Amaieran, talde-argazki erraldoia atera zuten denek. © BERTSOZALE ELKARTEA
Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, talde antolatzaileko kideak... denok batu ziren Bilboko Kafe Antzokian, txapelketaren aurkezpen jaian, atzo, eguaztenean, irailaren 26an.

Martxan dago dena. Bilboko Kafe Antzokian batu ziren atzo iluntzean bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, talde antolatzaileko kideak, bertsozaleak... bakoitza eurera baina taldera begira dabiltza beharrean. Laster hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018, eta ordurako dena prest uzteko buru belarri dailtza.

Oholtza handia prest zegoen Bilboko Kafe Antzokian. Jaiari hasiera emateko, Igor Menika eta Jone Larrinaga dantzariek oinak dantzan ipini zituzten txapelketaren sintonia dantzatuz.

Herri eta Bixi bikote biziak publikoan zeuden denak barrez jarri zituzten. Txapelketari buruzko xehetasun guztiak eman zituzten, eta saioz saio lanean ariko direnen beharra eskertu zuten.

Bestalde, Maite Berriozabal gai-jartzaileak txapelketarako idatzi duen mezua irakurri zuen: "Gozatzea baino ez da geratzen, ekosistemak badaki erregulatzen. Hartu daigun bakoitzak gure lekua eta hasi daitela txapelketa".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun