Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018ko udagoieneko fasea. Gernika-Lumon jokatuko da lehenengo saioa, Lizeo Antzokian, 17:00etatik aurrera. Lehenengo kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Asier Galarza Garai (Muxika), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Ion Barrocal Besga (Trapagaran), Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
- Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.
Hurrengo saioa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo kanporaketa urriaren 14an jokatuko da Santurtzin, Serantes Kutur Aretoan, 17:00etan.
Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" (Algorta), Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta), Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales), Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre) eta Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu).
Informazio gehiago
- Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
- Sare sozialetan:
- Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
- Twitter: @bbertsozale / #bbt18
- Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea