IAk Sopelan deitu ditu herri-eskolak

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 11a, 17:40

IAren herri-eskolak, artxiboko irudian.

Bihar, barikuan, Hispanitatearen Eguneko jai-egun "arrotzari" intsumisioa egitera deitu du Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak. Uribe Kostan, Sopelako Ander Deuna ikastolan egingo dituzte herri-eskolak, 11:00etatik aurrera, Tosuren esperientzia ezagutzeko eta jakintza propioa garatzeko asmoz. Ikasleok Zorrotz antolakundeak ere egingo ditu herri-eskolak, Getxoko Txorimalo gaztetxean.

Ekimenaren kartela

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun