Daborduko egin dugu berbaldi-sortako lehenengoa: joan den urriaren 11n Gorlizko Xurrut tabernan elkartu ginen euskaldunen kultur kontsumoaz jarduteko. Alex Ygartua eta Ainhoa Ortells sortzaile eta eragileak izan genituen gonbidatu; biek ala biek kultur sustapenean erakundeen eta herri-eragileen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuten, besteak beste.
Elikadura eta historiaurrea
Urdulizen eta Barrikan izango dira hurrengo hitzordu biak. Urriaren 18an, Urdulizko Etxeandia garagardotegian, elikagaien salmentarako hurbileko zirkuituez berba egingo dugu, horretan dabiltzan hainbat gonbidatugaz: garagardotegiko ugazaba Jon Etxeandiaz gain, Gabi Basañez Sopelako okela-ekoizlea, Jabi Peña Algortako esneki-ekoizlea eta Haizea Bengoetxea Arrietako marmelada-egilea izango dira mahaian.
Urriaren 25ean, berriz, jendaurreko elkarrizketa egingo dio HIRUKAko kazetari batek Joseba Rios arkeologoari, Barrikako El Rincón tabernan. Azken urteotan inguruan egindako historiaurreko aurkikuntza garrantzitsuen berri emango digu Riosek.
Hitzordu guztiak arrastiko 19:00etan izango dira, azaroaren 15ekoa izan ezik. Egun horretako mahai-ingurua EHUko kazetaritza-fakultatean egingo da, goizez, eta tokiko prentsaren geroa izango du azterbide.
Hona egitarau osoa:
Urriak 18
- Elikagaien salmenta zuzena: Nori erosi behar diogu jatekoa?
- Lekua: Etxeandia garagardotegia (Igeltzera poligonoa, 12), Urduliz
- Ordua: 19:00
- Gonbidatuak: Jon Etxeandia (garagardogilea), Gabi Basañez (okela-ekoizlea), Jabi Peña (esneki-ekoizlea), Haizea Bengoetxea (marmelada-ekoizlea)
Urriak 25
- Jendaurreko elkarrizketa: Joseba Rios arkeologoa
- Lekua: El Rincón de Barrika taberna (Udaletxeko bidea, 4), Barrika
- Ordua: 19:00
Azaroak 8
- Lan-merkatuaren bilakabidea: Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?
- Lekua: Nebarrebak taberna (Sabino Arana, 20), Berango
- Ordua: 19:00
- Gonbidatuak: Ainara Luke (Berangoko gazte-mugimendua), Begoña Zorrozua (Getxoko Pentsionisten Elkartea)
Azaroak 15
- Tokiko kazetaritzaren erronkak.
- Lekua: EHUko kazetaritza-fakultatea, Leioa-Erandioko campusa (gela zehazteke)
- Ordua: 11:00
- Gonbidatuak: Tokikom, EHU, HIRUKA
Azaroak 22
- Taloa eta sexua: sexologoakaz solasaldia taloa egiten dugun bitartean
- Lekua: Gautxori kultur taldearen egoitza (San Jeronimo, 22), Altzaga-Erandio
- Ordua: 19:00
- Gonbidatuak: Saioa Hernandez (sexologoa), Bea Sever (Chrysallis elkartea), Ziortza Llona (gizarte-integratzailea), Txoko feminista
Azaroak 29
- Literatura-tailerra. Deialdi irekia. Joandako guztien artean ipuin bat osatzea izango da erronka
- Lekua: Goñi Portal (Kale Barria, 2); Plentzia
- Ordua: 19:00
Abenduak 13
- Mahai-ingurua: Zer eragin du turismoak Uribe Kostan?
- Lekua: Plaza Beltza kulturgunea (Loiola Ander Deuna, 40); Larrabasterra-Sopela
- Ordua: 19:00
- Gonbidatuak: Oier Kamiruaga (turismoan aditua), Naiara Ibarzabal (Sopelako turismo-zinegotzia), Olatz Arenaza (Sopelako turismo-teknikaria), Andeka Larrea (antropologoa)