HIRUKA Jardunaldiak

Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?

Kulturaz jardun genuen joan den urriaren 11n Gorlizko Xurrut tabernan. Horretarako, kulturgintzan dabiltzan aditu bi gonbidatu genituen: Ainhoa Ortells getxoztarra, Garrobi proiektuko sortzaile eta kidea, eta Alex Ygartua gorliztarra, besteak beste KEA herritar-proiektuaren bultzatzaileetako bat. Galdera bat izan zen gure abiapuntua: "Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?".

Plentzia Telebistak osorik grabatu zuen berbaldia. Lizentzia libreei esker, hemen ere badaukazue ikusteko aukera.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun