Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Txaber Altubek irabazi du Zornotzako kanporaketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 22a, 11:15

Abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du Txabel Altubek. © BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu zuten atzo Zornotzako izen bereko Aretoan; Txaber Altube Sarrionandia abadiñarrak lortu zituen puntu gehien, 478 puntu. Beraz, Lekeitioko finalaurrekoan kantatuko du, abenduaren 1ean. Bitartean, Unai Mendiburu Valor algortarra, Inazio Vidal Gurrutxaga leioaztarra eta Aitor Esteban Etxebarria urduliztarra hirugarren, bosgarren eta seigarren geratu ziren.

Zornotzaa heldu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Zornotza Aretoa bete egin zen, 300 bertsozaletik gora elkartu ziren han. Hirugarren kanporaketa izan zen atzokoa, eta hurrengoak izan ziren parte hartu zuten bertsolariak.

  • Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
  • Ander Elortegi Garatea
  • Ander Ucelay Aristi
  • Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Saio puntuagarria amaitu ostean Txaber Altubek lortu zituen puntu gehien, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak.

Horrela geratu zen saioko sailkapena:

  1. Txaber Altube Sarrionandia 478
  2. Ander Elortegi Garatea 472
  3. Unai Mendiburu Valor 466
  4. Ander Ucelay Aristi 447
  5. Inazio Vidal Gurrutxaga 419,5
  6. Aitor Esteban Etxebarria 418

Saioan Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa urriaren 28an jokatuko da Plentzian, Jai Alai frontoian, 17:00etan.
 
Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
 
  • Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
  • Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
  • Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)
  • Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
 
Gai jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da.

Informazio gehiago

  • Sare sozialetan:

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Orain arteko sailkapena

Kanporaketa-saioen irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Hala, Imanol Uria Albizuri algortarrak Berrizko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 18an; berak irabazi zuen irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa. Bestalde, Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak Igorreko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 25ean, Santurtziko kanporaketa irabazi ostean. Azkenik, Txaber Altube Sarrionandia abadiñarrak abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak, atzoko saioa irabazi ostean.

Gainontzeko bertsolariei dagokienez:

  • Ander Elortegi 472.00
  • Unai Mendiburu (Algorta) 466.00
  • Eneko Abasolo "Abarkas" 460.00
  • Arrate Illaro (Algorta) 458.50
  • Julen Erezuma 449.00
  • Asier Galarza 448.50
  • Ander Ucelay 447.00
  • Garikoitz Sarriugarte 439.00
  • Iñaki Iturriotz 427.50
  • Inazio Vidal (Leioa) 419.50
  • Aitor Esteban (Urduliz) 418.00
  • Paule Ixiar Loizaga (Sopela) 414.00
  • Imanol Arrutia 394.00
  • Ekaitz Larrazabal "Katxo" (Algorta) 391.50
  • Ion Barrocal 382.50
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun