Udal-hauteskundeak 2019

EH Bilduk alkategaiak aukeratzeko prozesua martxan ipini du Uribe Kostako herri handietan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 23a, 17:35

Getxoko EH Bilduren ekitaldi politikoa aurreko udal-hauteskundeetan.

Leioa, Getxo, Sopela eta Erandion alkategaiak aukeratzeko prozesuak martxan ipini ditu EH Bilduk. Ondorioz, alderdiak informatu duenez, hautagaitzak aurkeztea ere posible dute hala gura dutenek, urriaren 28ra artean. Gainontzeko herrietan aurrerago egingo dute prozesua.

Nabarmendu dutenez, prozesu irekia izango da. Hala ere, EH Bilduren erroldan izena emanda egotea beharrezkoa izango da hautagaia izateko zein prozesuan parte hartu ahal izateko. Oraindik alderdian izena eman barik daudenek, elkarrekin.ehbildu.eus webgunean eta herrietako arduradunen bidez egin dezakete.

"Ondorioz, herritarrak gonbidatu gura ditugu prozesu honetan parte hartzera, bai alkategaiak aurkezteko aukera baliatuz, bai alkategai moduan bere burua aurkezteko edo gustukoen duten alkategaia aukeratzeko bozketan parte hartuz", adierazi dute EH Bildukoek. Alkategai bat baino gehiago egonez gero, eztabaida-fasea garatuko lukete, azaroaren 9tik 22ra arte. Gero, azaroaren 23tik 25era arte egingo lukete bozketa, telematikoki zein presentzialki.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun