HIRUKA Jardunaldiak

Mahai-ingurua: "Non eta nori erosi beharko genioke jatekoa?"

Elikagaien salmenta zuzenaz eta hurbileko zirkuituez jardun genuen HIRUKA jardunaldien bigarren saioan, urriaren 18an, Urdulizko Etxeandia Garardauak garagardo-fabrikan. Jon Etxeandia anfitrioiaz gainera, Gabi Basañez, Haizea Bengoetxea eta Jabi Peña ekoizleak batu genituen mahaiaren inguruan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun