"Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa" ikastaroa eskainiko du Azkuek azaroaren amaieran

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 30a, 12:54

Azkue Fundazioak hainbat teknologia-ikastaro antolatu zituen joan den irailean, Talaios Kooperatibagaz elkarlanean. Irailekoak eta urrikoak eginda, ikastaro-sorta aurrera doa.

"Sartu gurekin teknologiaren ur handitan" tailer-zikloaren barruan, azaroko formakuntza-saioak talde-komunikazioaren gainekoak izango dira: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa.

Egun osoan ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere behar egiteko. Eta egun osoan, baina bereziki arrastitik aurrera, nagusiki sakelakoa. Une oro, batean edo bestean, sarera konektatzen gara, baina askotan logika asko barik aukeratzen ditugu baliatzen ditugun tresnak, ezagutza falta, ohiturak edo denbora falta tarteko.

Horregatik, ikastaro honetan, talde-komunikaziorako zenbait ezinbesteko tresna landuko dira; posta-zerrendak eta sare sozialak, batzuk aipatzearren.

Ikastaroa azaroaren 23ko eta 24ko asteburuan izango da: barikuan, goizez eta arrastiz; eta zapatuan, goizez.

Ikastaroa doan izango da eta antolatzaileek gogorarazi dutenez: teknologiaren mundua edonorentzat da erabilgarria.

Ikastaroaren gaineko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, Azkuefundazioa.eus webgunea begira daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun