Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Arrate Illaro ere sailkatu da finalaurrekoetarako

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 5a, 09:42
Oihana Bartra, atzoko saioan abesten. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Berriatuan jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Bertan, Oihana Bartra bilbotarrak lortu zuen finalaurrekoetarako txartel zuzena. Lau uribekostar izango dira hurrengo fasean: Jone eta Imanol Uria, Unai Mendiburu eta Arrate Illaro.

Berriatuako frontoia bertsozalez bete-bete egin zen arrastian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketan; 400 lagunetik gora elkartu ziren bertan. Atzokoa izan zen bosgarren eta azken kanporaketa, eta beraz, erabakita geratu zen nork kantatuko duen finalaurrekoetan.

Atzoko ariketa denak egin ostean, Oihana Bartrak lortu zuen puntu gehien batzea, 469 puntu guztira. Hala, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25an. Itxaso Paiak, ostera, ez zuen sailkatzea lortu. Halandaze, lau uribekostar izango dira hiru finalaurrekoetan: Jone Uria algortarra, azken edizioaren finalista; Imanol Uria algortarra, Gernikako saioaren irabazlea, Unai Mendiburu algortarra, joan den astean daborduko matematikoki sailkatuta zegoena; eta Arrate Illaro algortarra, azken saiora arte itxaron behar izan duena.

Berriatuako kanporaketaren sailkapena

  • Oihana Bartra, 469.00
  • Josune Aramendi, 446.50
  • Ibai Amillategi, 446.00
  • Itxaso Paia Ruiz 411,5
  • Lander Ibarluzea Bikandi 404.50
  • Asier Alcedo Cano 399.00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapena

Iazko finalistak, sailkatutakoak

  • Ibon Ajuriagojeaskoa
  • Miren Amuriza
  • Onintza Enbeita
  • Xabat Galletebeitia
  • Nerea Ibarzabal
  • Etxahun Lekue
  • Beñat Ugartetxea
  • Jone Uria

Saioa irabazita, sailkatutakoak

  • Malen Amenabar, 480.50
  • Txaber Altube, 478.00
  • Oihana Bartra, 469.00
  • Aitor Bizkarra, 461.50
  • Imanol Uria, 451.50

Puntuazioagatik sailkatutakoak

  • Ander Elortegi, 472.00
  • Unai Mendiburu, 466.00
  • Eneko Abasolo “Abarkas”, 460.00
  • Arrate Illaro, 458.50
  • Julen Erezuma, 449.00

Sailkatu bakoak

  • Asier Galarza, 448.50
  • Ander Ucelay, 447.00
  • Josune Aramendi, 446.50
  • Ibai Amillategi, 446.00
  • Julen Ibarguengoitia, 440.50
  • Garikoitz Sarriugarte, 439.00
  • Gorka Pagonabarraga, 433.00
  • Peru Vidal, 433.00
  • Iñaki Iturriotz, 427.50
  • Peio Ormazabal, 421.50
  • Inazio Vidal, 419.50
  • Aitor Esteban, 418.00
  • Paule Ixiar Loizaga, 414.00
  • Itxaso Paia Ruiz 411,5
  • Lander Ibarluzea Bikandi 404.50
  • Asier Alcedo Cano 399.00
  • Imanol Arrutia, 394.00
  • Ekaitz Larrazabal “Katxo”, 391.50
  • Ion Barrocal, 382.50
  • Arkaitz Zipitria, 365.50

Hurrengo saioak

Berriatuako kanporaketan erabakiko da zein bertsolari sailkatuko den finalaurrekoetara. Hauek dira finalaurrekoetarako datak, lekuak eta momentuz ziur sailkatuta dauden bertsolariak:

Azaroaren 18an, Berrizko herriko frontoian:

  • Aitor Bizkarra Ruiz (Plentziako irabazlea)
  • Imanol Uria Albizuri (Gernika-Lumoko irabazlea)
  • Miren Amuriza Plaza (2016ko finalista)
  • Xabat Galletebeitia Abaroa (2016ko finalista)
  • Unai Mendiburu Valor (puntuazioz, bigarrena)
  • Julen Erezuma Arzanegi (puntuazioz, bosgarrena)

Azaroaren 25ean, Igorreko udal-kiroldegian:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (2016ko finalista)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Santurtziko irabazlea)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (2016ko finalista)
  • Onintza Enbeita Maguregi (2016ko finalista)
  • Oihana Bartra Arenas (Berriatuako irabazlea)
  • Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (puntuazioz, hirugarrena)

Abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian:

  • Etxahun Lekue Etxebarria (2016ko finalista)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (2016ko finalista)
  • Jone Uria Albizuri (2016ko finalista)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Amorebieta-Etxanoko irabazlea)
  • Ander Elortegi Garatea (puntuazioz, lehena)
  • Arrate Illaro Etxebarria (puntuazioz, laugarrena)

Finala: abenduaren 15ean, Bilboko Bilbao Arenan.

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetako sarrerak erosteko bide desberdinak daude: alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Berriatuako sarrerak, finalaurrekoetakoak eta finalekoak, denak daude salgai dagoeneko. Beste alde batetik, saioen egunetan bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

  • Sare sozialetan:

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun