Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Igorren jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa, azaroaren 25ean

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 21a, 18:11

Udal-kiroldegian izango da hitzordua domekan, 17:00etatik aurrera; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. Saio honetan ez du Uribe Kostako bertsolaririk parte hartuko.

Arratian izango da hurrengo hitzordua, Igorren, hain zuzen. Azaroaren 25ean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertan, Igorreko udal-kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Domekan kantuan ariko diren bertsolariak hauek izango dira:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia)
  • Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

Igorren puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Domekan gaiak jartzen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Joseba Santxo Uriartek, Leire Etxebarria Gazteluk, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Finalaurrekoetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Kartzelan:

o Puntua emanda bertso bi zortziko txikian

o Gai bati buruz hiru bertso, doinu eta neurri librean

Hurrengo saioak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 1ean jokatuko da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan.

Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  • Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo)
  • Jone Uria Albizuri (Algorta)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Hiru finalaurrekoen ostean, finala jokatuko da. Abenduaren 15ean izango da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Salgai daude finalaurrekoetarako eta finaleko sarrerak.

Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun