Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Nerea Ibarzabal ere, finalera

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 26a, 11:30
Nerea Ibarzabal. © BERTSOZALE ELKARTEA

Igorreko frontoian jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu zuen Markina-Xemeingo bertsolariak. Arrate Illaro Etxebarria eta Jone Uria Albizuri algortarrek hirugarren finalaurrekoan abestuko dute, abenduaren 1ean, zapatuan, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Bigarrenean ere betekada. Sarrera denak agortu ziren atzo arrastian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Igorreko kiroldegian elkartu ziren bertsozaleak sei bertsolariren lanaz gozatzera:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia)
  • Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

Nerea Ibarzabal izan zen puntu gehien batu zituena, 514 puntu denera. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu zuen Markina-Xemeingo bertsolariak.

Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Nerea Ibarzabal Salegi 514
  2. Onintza Enbeita Maguregi 497,5
  3. Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" 487,5
  4. Malen Amenabar Larrañaga 474,5
  5. Oihana Bartra Arenas 467,5
  6. Beñat Ugartetxea Ostolaza 460,5

Atzokoan gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoa izan zen: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa hurrengo astean jokatuko da: abenduaren 1ean, zapatuan, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Bertsolariak:

  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  • Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo)
  • Jone Uria Albizuri (Algorta)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Hiru finalaurrekoen ostean, finala jokatuko da. Abenduaren 15ean izango da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Salgai daude finalaurrekoetarako eta finaleko sarrerak. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun