Jon Enbeita Ealo bertsolariak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari. Finala zapatu iluntzean izango da Bilbon, 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Talde Antolatzailearen erabakiz izango da Jon aurtengo txapela ipiniko duena.
1950ean jaio zen Jon, Muxikan. 3 urtegaz bere aita zen Balendin Enbeitak zuzendutako antzerki baten kopla bat kantatu zuen lehenengoz. Han hasi zuen ibilbide oparoa: bost bider kantatu du Txapelketa Nagusiko finalean (1980 –bigarren egin zuen-, 1982, 1986, 1989, 1993); beste bost bider izan da Bizkaiko finaletan, eta horietatik bi bider izan da Araba-Bizkaiko Txapeldun (1987, 1990 –txapeldun-, 1992 –txapeldun-, 1994, 1996). Bertso idatzietan ere sari ugari jaso ditu Jonek.