HIRUKA Jardunaldiak

Turismoa, mesede ala kalte?

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 17a, 09:50

Turismoaren argi-itzalez jarduteko asmoz, Larrabasterrako Plaza beltza Kulturgunean elkartu ginen abenduaren 13an. Sektoreko hainbat aditu eta profesionalegaz batera, Uribe Kostan daukagun bisitarien perfila aztertu, turismoak dakartzan onurez eta kalteez berba egin, eta arloa arautzeko politikez eztabaidatu genuen.

Mahaiko lau kideak honakoak izan ziren: Olatz Arenaza, Sopelako Turismo Bulegoko langilea; Oier Kamiruaga, turismoan aditua; Andeka Larrea, filosofoa; eta Jagoba Martinez, Uribe eskualdeko turismo-teknikaria.

Honenbestez, amaitu egin dira urriaren 11n abiarazi genituen HIRUKA jardunaldiak. Guztien laburpen-bideoak ikus ditzakezue kanal honetan.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun