Bost emakume eta bost gizonezko izango dira EAJren alkategaiak Uribe Kostan, eta horien artean sei lehenengo aldiz izango dira hautagai: Amaia Agirre (Getxo), Nagore Utxupi (Gorliz), Iban Rodríguez (Leioa), Iñaki Alonso Martín (Lemoiz), Aitziber Oliban (Erandio), eta Josu Landaluze (Sopela). Beste laurek, berriz, hautagaitza errepikatuko dute: Javier Bilbao (Urduliz), Roberto Muñoz (Barrika), Elixabete Uribarri (Plentzia) eta Anabel Landa (Berango).
Foru-hauteskundeak eta udal-hauteskundeak “garrantzitsuenak” direla esan du Itxaso Atutxak, baita herritarren ongizatea helburu dutela ere: “Zerbitzu publikoa da gure erantzukizun nagusia”. Gainera, Rementeriak azpimarratu du Uribe Kostako udalerrietan EAJri esker dagoen egonkortasuna: “Bizi-kalitatea daukagu eskualde honetan, lasaitasuna”.