Posta bidezko botoa eskatzeko epea apirilaren 2an ireki zuten eta hauteskundeetarako hamar egun falta direnean, maiatzaren 16an, itxiko dute. Hala, botoak posta bidez eman ahal izateko ziurtagiria Correosen edozein bulegotan eska daiteke.
Eskaera egiteko norberak joan behar du bulegora. Gaixorik egonez gero edo ezintasunen bat izanez gero, medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko du eta notariotzaren bidez beste pertsona bati baimendu diezaioke eskera bere izenean egitea.
Eskaera egiterakoan, nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena erakutsi beharko zaio bulegoko langileari. Botoa posta bidez emateko eskakizun guztiak Hauteskunde Erroldaren Bulegora igorriko ditu Corresoek. Behin posta bidezko botoa eskatuta, herritar horrek ezin izango du botoa hauteslekuan eman hauteskundeen egunean.
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak eskatzaileari ondoko dokumentazioa bidaliko dio etxera: hauteskundeetara aurkeztu diren aukera politiko guztien boto-paper eta gutun-azal bana; erroldan izena emanda dagoela erakusten duen ziurtagiria; eta beste gutun-azal bat dagokion hauteslekuaren helbideagaz.
Aukeratutako boto-paperak dagokion gutun-azalean sartu behar dira. Gutun-azal horiek, ziurtagiriagaz batera, beste gutun-azal batean sartu eta dagokion hauteslekura bidali behar da. Bidalketa hori maiatzaren 22a baino lehen egin beharko da.