Barbara Ann eta I Get Around abesti mitikoen sortzaileakaz batera, askotariko erreferenteak batuko zaizkie, hala nola 80ko hamarkadako amaieran arrakasta handia izan zuen Luka abestiaren sortzaile Suzanne Vega. Paul Collins Beat power pop musikaren erregea ere gerturatuko da Sondikara. Horiez gainera, Anje Duhaldek emango dio ukitu euskalduna musika jaialdiari. Amann and The Wayward Sons talde bilbotarrak ere zeresana emango du emanaldian, AEBtako rock doinu mitikoak taularatuta.
Hurrengo egunean, Ben Harper & The Innocent Criminals eta Little Steven & The Disciples of Soul taldeen esku geldituko da musikaren ardura jaialdian. Horiekaz batera, Watermelon Slim, Katty, Daisy & Lewis eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak arituko dira taula gainean.
Egun bakoitzerako sarrera 55 euroren truke eskura daiteke; egun bietarako bonua, aldiz, 95 euroan. Tiketak erosteko sakatu hemen.