Udako jaiak 2019

Eraso matxisten aurkako babesgunea egongo da Itzubaltzeta eta Pinuetako jaietan

Erredakzioa 2019ko uzt. 16a, 18:29

Aurten ere Itzubaltzetan Eraso Matxisten Kontrako Plataforma eratuko dute Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaietan. Erasoen kontrako babesgunea antolatzea izango da haren egiteko nagusia.

Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladaren ekimenez, hainbat taldek eta banakok bat egin dute plataforma sortzeko, azken urteetako ohiturari jarraituz. Denen artean kudeatuko dute Eraso Matxisten Kontrako Babesgunea, lekuz aldatuko joango dena egunaren arabera.

"Eraso bat jasan duten emakumeek herriaren sostengua izango dute, eta eraso bat ikusi duen  orok herri-salaketa bat aktibatzeko aukera izango du", azaldu dute. Helburu nagusia erasoa jasan duenari entzun eta behar duen laguntza guztia ematen saiatzea da. Platafornako kideek txandaka hartuko dute zeregin hori, ondoko kokagune eta ordutegietan:

  • Uztailaren 30a (martitzena) eta 31 (eguaztena): Pinuetako agertokiaren atzeko aldean, 2:00etatik 05:00etara.
  • Abuztuaren 1ean (eguena): Xake plazan, 22:00etatik 05:00etara.
  • Abuztuaren 2an (barikua) eta 3an (zapatua): Xake plazan, 22:30etik 06:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun