Orain arte egin duten bezala, hilez hileko azken zapatuetan bizikleta-martxak antolatzen segituko dutela iragarri du Biziz Bizi taldeak; oraingoan, gainera, lema hurrengo lema gehitu diote aldarrikapenari: Klima larrialdiaren aurrean, ibili bizikletan!. Aurreko martxen bideoak ikusgai daude Youtuben.
2016ko apirilean egin zuten aurrenekoz ibilbide hori, eta 2017ko irailetik hilabetero errepikatzen dute, Biziz Bizi taldeak deituta, eskari argi bategaz: Bilbo eta Getxo lotuko dituen bidegorri bat egin dadila itsasadarraren ertzean, BI-711 errepidean. Zehazki, Bilboko San Inazio auzoan eta Areetan daborduko dauden bizikletetarako bideak lotzea da aldarrikapena. Horretarako beharko litzatekeen bidegorri-zatiak 5.300 metro lituzke, horietatik 3.500 inguru Erandion, 1.700 baino gehitxoago Leioan eta 46 besterik ez Getxon.