Momentuz martxan dauden talde guztietako berbalagunak etorri ziren, eta sortu zen giroa oso polita izan zen. Haien esperientziak eta ibilbidea partekatzeaz gain, eguen arratsaldean pintxo potera elkarrekin joateko ere geratu ziren!
Orain, abenduaren 3ko hitzordua dugu: Uribe Kostako berbalagunontzako Berbodromoa! Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Kurtzio kultur etxean elkartuko gara arratsaldeko 18:30ean, eta amaitzean... mokadutxo txiki bat izango dugu.
Berbodromoan izena eman nahi baduzu: ukberbalaguna@gmail.com / 688 747 207.