U30 greba orokorra

"Hamaika arrazoirengatik, emakumeok grebara!"

Iker Rincon Moreno 2020ko urt. 21a, 13:02

© Uribe Kostako mugimendu feminista

Datorren urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta, joan den zapatuan, hilaren 18an, Uribe Kostako mugimendu feministak kotxe karabana bat egin zuen bere aldarri propioak kaleratu eta lanuzteetara atxikitzen dela adierazteko.

Eskualdeko mugimendu feministako kideek azaldu dutenez, herriz herri eta eskualdez eskualde urtarrilaren 18an ekintzak egiterako deia zegoen Euskal Herri osoan. Hala, planteamendu horretatik abiatuta, Uribe Kostako hainbat kide feminista batu eta kotxe karabana bat egitea erabaki zuten, Gorlizetik abiatuta. Hala, zapatuan hurrengo ibilbidea egin zuten: Gorliz, Plentzia, Urduliz, Sopela, Berango [Berangoko merkatalgunean geldiunea], Algorta, Neguri, Areeta, Itzubaltzeta-Romo, Leioa, Astrabudua eta Erandio. "Herri guztietan zarata atera eta aldarriak oihukatu genituen, esku orriak banatzearekin batera. Hemendik eta grebara bitartean lanean jarraituko dugu eskualdeko mugimendu feministako kideok, eta hilaren 30ean greba egiteko deia egiten dugu", adierazi dute kide feministek.

Zapatuan banatutako esku orria:

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun