Ezina ekinez egina, zorionak HIRUKA!

HIRUKA 2020ko urt. 22a, 14:17

Gaur, urtarrilaren 22an, bost urte bete dira HIRUKAk bere paperezko edizioaren lehenengo zenbakia kaleratu zuenetik. Bost urte tokiko kazetaritza-proiektu independente, plural eta euskaldun baten baitan, askotariko moldaketak bizi izan ditu gure paperak, daborduko horren berri izango zenuenez. Hona hemen bilakaera horren dena laburtzen duen argazki-bilduma.

2015eko orduko hartan, astekari gisa ekin genion paperezko edizioa argitaratzeari, 24 orriko kolorez beteriko tabloidean. Ondoren, kopurua 16 orritara murriztu behar izan genuen, aldizkakotasun berdina mantenduta; 2019an, aldiz, orri-kopurua eta formatuan benetako iraultza egin eta edukiz betetako 40 orriko hilabetekaria izatera pasa ginen.

Ikusiko duzunez, irakurle, aldaketaz aldaketa bizi izan dugu bide hau, gorabeheratsua eta malkartsua aldiro; hala ere, gure eta ingurukoen indarrari eta gogoei esker aurrera egitea lortu dugu, uribekostar euskaldunontzako ahalik eta kazetaritza-produkturik onena helarazteko asmoz.

Hala, gaur, urtarrilaren 22an, urtemuga hori ospatzeko, bost urteotan argitaratutako aldizkarien azal denen bilduma sortu dugu, denbora tarte horretan papereko eskaintza horren bilakaera beren-beregi erakusteko.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun