U30 greba orokorra

Algortako greba batzordea: "Egoera tentsionatu nahi dugu gure aldarrikapenak bete ditzaten"

Erredakzioa 2020ko urt. 30a, 13:40

Goizean goiz, 07:00ak aldera, Algortako hainbat sarrera eta irteera moztu dituzte hainbat grebalarik. Pankarta baten atzean, talde bitan banatu eta errepideetatik zihoazen autoak geldiarazi dituzte grebaren nondik norakoak azaltzeko eta mobilizazioetan parte hartzera animatzeko. Getxoko Bidezabal inguruan tentsio-uneak bizi izan dira, baina orokorrean giroa normaltasunekoa izan da.

Goizeko bide-mozketen ondoren, Algortako Telletxe plazan bildu da dozenaka grebalari, erdiguneko kaleetan zehar piketeak egiteko. Algortako erdigune ia osoa itxita egon da goizean zehar; beste hainbat establezimenduk grebalarien presentziaren ostean itxi dute pertsiana.

Pentsio, lan eta bizitza duin baten aldeko aldarriakaz batera, emakume migratzaileek eta zaintza lanetan diharduten pertsonek bizi duten egoera ere nabarmendu dute grebalariek, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun