Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak birusaren hedapena geldiarazteko gomendioei jarraitu behar zaiela azpimarratu du. Gomendio horiei gehitu die komenigarria dela haurrei tenperatura hartzea ikastetxeetara joan aurretik (37 gradu baino gehiago badituzte eta arnas sintomak badituzte, etxean egon beharko dute), bai eta zentro soziosanitarioetara egindako bisitei ere.
Era berean, erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egin du, honako gomendio hauek jarrai ditzaten:
- Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluagaz harremanetan jarri telefono honetara deituta: 900 203 050.
- Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo zapiak erabiltzea (erabili eta botatzekoak), gainazalak garbitzeaz gainera.
- Komeni da sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek adinekoagaz edo gaixotasun kronikoak dituztenakaz kontaktuan ez egotea, edo leku publiko eta jendetsuetara ez joatea.
Bestelako informazioa
Herritarrek zalantzak argitzeko erantzunak eta gomendioak aurkituko dituzte Sailaren eta Osakidetzaren webgunean.
Eguneratutako datuak
Atzo goizean informatu zuten moduan, atzo herenegun baino 46 kasu gehiago detektatu ziren EAEn. Denera, koronabiruseko 148 kasu positibo erregistratu ziren. Horietatik 47 ospitalizatuta daude, eta 6 pertsona hil dira, aurreko egunean baino bat gehiago.
Martxoaren 9ko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
43 |
34 |
3 |
122 |
BIZKAIA |
1 |
11 |
2 |
21 |
GIPUZKOA |
2 |
2 |
1 |
5 |
EAE GUZTIRA |
46 |
47 |
6 |
148 |