Aurrera doa BBK sariketa eta gaur, eguaztenean, aurtengo edizioko laugarren saioa izan da, Uribe Kosta eta Lea-Artibai taldeen artean. Ekitaldia Markina-Xemeingo Kultur Aretoan izan da eta bertako Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleek bete dute aretoa.
Sailkapen-izaerakoa izan da saioa, aurreko egunetan egindakoak bezala. Hala, Lea-Artibai taldeak irabazi duenez gaurkoa, hura pasako da finalaurrekoetara. Ondorioz, Uribe Kostako taldea kanporatuta gelditu da.
Lea-Artibai taldeak, hala, martxoaren 18an Sopelan jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du; bertan, Hego Uribe taldearen kontra lehiatuko da.
Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaigarriaga izan da eta epai-mahaia Ander Arrienek, Beñat Romerok eta Jone Antsotegik osatu dute. Idazlari legez Idoia Anzorandiak jardun du.
Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:
|
URIBE KOSTA |
LEA-ARTIBAI |
18 urte arte |
Jare Torralba Peio Lago Izaro Gascón |
Sara Asenjo Amaiur Galdos Ariane Sololuze |
19-24 urte bitarte |
Peru Irastorza Oihan Díaz Mikel Arrate |
Nahia Ibarzabal Garazi Navarro Aitzol Goitia |
Finalaurrekoak:
Eguna |
Taldeak |
Lekua |
Ordua |
2020/03/16 |
Busturialdea-Durangaldea |
Iurreta. Orobigoitia BHIn |
10:00 |
2020/03/18 |
Hego Uribe-Lea-Artibai |
Sopela. Ander Deuna ikastolan |
9:45 |
Finala
Eguna |
Lekua |
Ordua |
2020/03/26, eguena |
Bilbo – BBK Aretoa |
18:00 |