Lasaitasunerako eta elkartasunerako momentua da. Gazteok gara arriskuan egon daitezkeen kolektiboen zaintzan lehen lerroan egon behar garenak, hortaz, Gaztetxeak ahal den neurrian elkartasun saretze horren aitzindari izan nahi du.
Salbuspen egoera izanda ere ez diogu militante izateari utziko, beraz, ikuspegi kritikoa mantendu eta arduraz jokatuz hedabideek sortzen duten beldurrari aurre egin behar diogu. Jakin badakigu egoera probestuta betikoek beldur hori gure aurka egiteko eta indar hegemonikoa mantentzeko erabiliko dutela, Itzubaltzeta gatzetxeko desalojo saiakera esaterako.
Beste barik, lasaitasuna, elkartasuna eta elkarzaintzarako garaia dela azpimarratu nahi dugu. Laster gaztetxean ikusiko dugu elkar.
Osasuna eta askatasuna!