Nire inguruan, Lehen Hezkuntzako txikienei testuliburuko lanak agindu dizkiete egun hauetarako (irakasleak gurasoekin izango du harremana, email bidez) eta adin batetik gora, internet bidez arituko dira ikasleak, koronabirusaren epidemiak etxean sartuta dituen bitartean. Baina ez dezagun ahaztu, etxe guztietan ez dago ordenagailua eta etxe guztietan ez dute internet.
Ikasle guztien inklusioa bermatzeko eta batzuen eta besteen arteko desorekak saihesteko, teknologiaren eremuan zein estrategia dute Hezkuntza sailek? Ez dagoela dirudi, ikastetxe batzuetan segituan piztu baita alarma gorria: nola jokatu ordenagailua ez duten ikasleen kasuan? Ikastetxeko baliabideak utzi ahal zaizkio? Erantzun garbirik gabe, ikastetxe batzuetan ordenagailurik ez duten ikasleei irakasleek inprimatu dizkiete jarduerak eta eskola atarian utziko dizkiete, kanpoan (ikastetxean sartzea debekatua dute ikasle eta gurasoek), sarreratik bertatik jaso ditzaten. Internetik ez duten familia eta ikasleekin hortik aurrerako harremana nola gauzatuko den (zalantzak, aholkuak, zuzenketak…), auskalo.
(Artikulu hau 'Argia' aldizkariak argitaratu du, eta CC BY SA lizentzia erabiliz ekarri dugu HIRUKAra)
Estitxu Eizagirre / Argia.eus
2020 mar 14Uribe Kosta
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.