Koronabirusa Uribe Kostan

COVID-19 kasu berri bat atzeman dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2020ko mai. 29a, 13:09

COVID-19aren pandemiak 3 hildako eragin ditu azkenengo orduetan; 1.531 denera. Konfirmatutako positiboei dagokienez (PCR + test azkarrak), 56 kasu atzeman dira EAEn (19.727 denera). Herriz herriko datuak emateko PCR proban baieztatutakoak soilik ematen ditu orain Eusko Jaurlaritzak eta horien arabera Uribe Kostan kasu berri bat atzeman dute: Getxon. Eskualdeko ospitaleen egoerari dagokionez, Urdulizkoak COVID-19 hiru gaixo ditu ospitaleratuta eta Gorlizkoak 15; bat ere ez dago ZIUn.

OHARRA: Gaurko datuek desfase txiki bat dute erregistratutako heriotzen kopuruan, batez ere klinika pribatuetan hildakoen eta berreskuratutakoen kopurua jakinarazi eta eguneratzeko arazo baten ondorioz.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun