Hori bai, honako arauak errespetatu beharko dituzu saria etxera eroan gura baduzu:
- Berbarik badago, euskarazkoak izan behar dute
- Iraupena, gehienez ere 5 minutukoa
- Gaia, gura duzuna
- Komuneko paperak agertu behar du (ez esan agortu zaizula!)
- Galarazita dago “koronabirus” berba erabiltzea
Astero egingo dugu lehiaketa, eta irabazle bi egongo dira. Bata HIRUKAren epaimahaiak erabakiko du (hau da, ez du inongo sinesgarritasunik edukiko), eta bestea astebetean ikustaldi gehien lortzen duena izango da. Eguena izango da astero lanak bidaltzeko azken eguna (martxoaren 26an hasita).
Helbide honetara bidali behar dituzue zuen maisulanak: foto@hiruka.eus
Jasotako bideoak HIRUKAren webgunean ikusbide egongo dira, eta inork Oscar saria irabaztekotan dirua erdibana egingo dugu, axola ez badizue.
Ixo, kamera, ekin!