Etxean geratuko naiz

"Sagarren denbora"

HIRUKA 2020ko mar. 28a, 15:33

Berrogeialdia etxean goxo-goxo egoteko, pixkanaka-pixkanaka kultur eskaintza ekarriko dugu webgunera. Oraingoan, Sagarren denbora dokumentala eskainiko dizuegu, Alfonso Etxegarai plentziarra Afrikan deportatuta zegoeneko bizipenak kontatzen dituena.

Sagarren denbora

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai plentziarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 km-tara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla txiki batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Zuzendariak:Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Gidoia: Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Ekoizpena: Txema Uriarte eta Haizea Belza.
Argazkia: Hibai Castro.
Musika: Arkaitz Miner, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart eta Eñaut Etxamendi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun