Aktore bikote bat ohaide dira, baina orain arte ez zaie suertatu agertoki-kide izatea. Orain, aldiz, Romeo eta Julietaren moldaketa bat egin behar dute. Emakumea Grotowskitarra izan arren, eta mutila berriz Stanislavskitarra, itxaropena dute maitasunak gaindituko dituela familien arteko ikusiezinak. Oker daude.
- Antzezleak: Olatz Ganboa eta Mikel Losada
- Musika: Adrián García de los Ojos
- Argiztapena: Edu Berja
- Eszenografia: Gorki Sagarminaga eta Mikel Sagarminaga
- Atrezzo eta jantziak: Vacas Flacas
- Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai
- Testua eta Zuzendaritza: Patxo Telleria