Koronabirusak kolpatzen gaituen honetan, gizon-emakumeek historian zehar bizi izandako izurri, epidemia eta pandemia handien inguruko erreportaje interaktibo bezain bisuala ekarri dizuegu oraingoan. Gaixotasun infekziosoak gizakiaren parte izan dira beti. Urteetan zehar askotariko saiakerak egon dira agente mikrobiologikoak kontrolatu eta desagerrarazteko; hala ere, bakterio eta birus gehienen biziraupena gizon eta emakumeak kutsatzeko ahalmenaren araberakoa da. Lan honetan, gizartea eraldatzea eragin duten bost infekzio ezagutzeko aukera izango dugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!