Koronabirusa Uribe Kostan

Sorginok kultura berregin beharko dugu

Ainhoa Ortells Igartua 2020ko api. 9a, 17:18

Sorginok kultura berregin beharko dugu.

Inoiz baino beharrezkoago garela argi utzi baitu herriak:

Zeinek ez du musika, pintura, marrazketa, argazkilaritza, dantza, literatura edota zinea erabili egunotako narda, asperdura edo gogait hau ahalik eta hoberen eramateko?

Nahiz eta beste batzuek, Orson Welles-i hitzak lapurtuta, lehenik bizitza doala dioten: zein zentzu du bizitzak kultura barik?

Arte-galeria txikiei, kultur elkarte sozialei, eta antzekoei; eta sorginoi orokorrean; oso zail izango zaigu konfina-birus honi aurre egitea… batez ere ekonomikoki.

Ezin da ukatu.

Baina ez da berria kultur sortzaileontzat prekaritatean bizitzearen kontu hau, ez da berria guretzako “si acaso, cuando eso, haremos todo para reactivar la cultura” entzun eta bizitzea.

Ez da kontu berria guretzat.

Ez da berria.

Beraz, ez gaitu prekaritate honek hilko.

Kultur sortzaileak esentzialak ez garela diote... Bueno, euren iritzia da hori.

Guk badakigu hala ez dela, beraz lanean jarraituko dugu.

Gero eskerrak emango dizkigute...

Enfin.

Hori ere ez da berria guretzat.

Balkoietatik kontzertuak, barre-algarak sorrarazten dizkiguten konfina-film laburrak, komikiak, “telebista” serieak, pelikulak, musika, arte-erakusketa birtualak… Edozein eratako liburu edo idatziak… Meditazioa... milioika eratako tutorial kulturalak...

Horiek dira itxialdi honentzako medikamendurik onena.

Kultura parazetamola baino hobea dela herriaren bizipoza berreskuratzeko argi daukagu.

Besteek diotena, oraintxe, guri bost.

Beraz:

Aurrera lagunok!

Aurrera sorginok!

Eta aupa GU!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun