Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak azpimarratu duenez, maskara horiek ez dituzte ordezkatzen Covid-19aren aurkako babes neurri nagusiak, hau da: garbitasuna eta pertsonen arteko distantzia. Izan ere, gaur eta bihar banatuko dituzten maskarak ez dira sanitarioak, baizik eta higienikoak: "paperaren moduko materialez eginda daude eta goma soilik ukituz jarri behar dira. Horiek erabili ondoren bota egin behar dira".
Denera, 494.000 maskara banatuko dituzte gaur eta bihar artean EAEko garraio publikoko gune nagusietan. Bizkaian DYAko eta Babes Zibileko boluntarioek emango dituzte maskarak.