Lau horma artean

Konfinamendu garaiotarako arte-erakusketan parte hartzeko sortzaile bila

Unai Brea 2020ko api. 16a, 22:45

Ines Bermejo artistaren irudia.

Amari artista-agentzia jaio berriak konfinamendu garaiotarako ekimena ipini du martxan: Lau Horma Artean, "diziplina anitzeko arte-erakusketa". Gura duten sortzaileentzat eta, "oro har, herritar denentzat" zabalik dago. Domekara arte eman dute epea parte hartzeko gogoa duenak izena emateko, eta geroago zehaztuko dituzte zer, zelan eta noiz. 

"Lau horma artean ari gara egunotan, eta zorterik izatekotan (eta terraza edo balkoia), laugarren horma hori gure irudimenean egongo da, antzerkian gertatzen den eran. Ezin agertokitik hala ere...", berba horiekaz hasten da Amari agentziak abian jarri duen egitasmoaren aurkezpena. "Inolako mugarik izango ez duen" erakusketa antolatzea da helburua, edozein motatako arte-adierazpide kabituko dena, hortaz.

Daborduko taldetxo bat dabil lanean, baina ahalik eta jende gehienek parte hartzea gura dute. Interesa dutenek mezua bidaliko behar dute, domeka bitartean, info@amariart.org posta elektronikoko helbidera.

"Ikusteko dago zein formatu izango duen erakusketa honek", azaldu dute, "talde-lanean gabiltza forma ematen, eta ezin oraindik ezer aurreratu". Sustatzaileen esanetan, "artea eta kultura atzean geratu ez daitezen balioko du ekimenak, herriak horiek ere behar dituela uste baitugu". Hala, dei egin diete "sortzaile-sorgin-aristei" bakoitzak esku artean duena proposatzeko; "seguru leku egingo diogula akelarre honetan".

Erlazionatuak

Sorginok kultura berregin beharko dugu

Ainhoa Ortells Igartua 2020 api 09 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun