Koronabirusa Uribe Kostan

Euskarazko bingo-saioa egingo dute barikuan, bideo-batzar bidez

Erredakzioa 2020ko api. 22a, 07:02

Erandioko Berbotsek eta Getxoko Sendik "konfinamendua dibertigarriago bihurtzeko" ekimena prestatu dute. Hain zuzen, bideo-konferentzia erabiliz bingoan jarduteko proposatu dute, joan den apirilaren 14an egin zuten legez. Oraingo hau, berriz, apirilaren 24rako deitu dute, 17:00etan hasita.

Aurrekoan bezala, Jitsi Meet plataforma erabiliko dute parte hartzaile guztiak elkarregaz konektatzeko. Parte hartu gura dutenek formulario bat bete beharko dute https://labur.eus/bingoafamilian web orrian, eta antolatzaileek kartoitxoak bidaliko dizkiete. Opari eta sorpresa politak iragarri dituzte.  

Zalantzak argitzeko berbalagunerandio@gmail.com edo sendigetxo@gmail.com helbideetara idatz daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun