Noraino irten daitezke haurrak?

Itziar Larrañaga / Goiena 2020ko api. 24a, 17:21

CC BY SA-DANI BLANCO / ARGIA

Domekatik aurrera kalera irten ahal izango dira 14 urtera arteko haurrak zenbait baldintza betez. Hala, etxetik kilometro baten bueltan mugitzeko aukera izango dute umeek. Horretarako, Gaindegiak mapa interaktibo bat prestatu du, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko.

Espainiako Gobernua irizpideen arabera, egunean behin irten ahal izango dira kalera haurrak, kilometro baten bueltan eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara aritu ahal izango dira. Betiere, heldu batek lagunduta. Gainera, etxetik jolasak eraman ahal izango dituzte kalera. Hala ere, ezin izango dituzte jolas-parkeak erabili. Bestalde, sukarra edo sintomarik duten haurrak, ezingo direla kalera irten.

Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboari esker, familiek noraino irten ahal diren jakin dezakete. Erabiltzaileak lehenik bere herria bilatu behar du bilatzailean, eta ostean, etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun