EUDELek azaldu du banatutako zenbait aletan maskarari eusten dio gomatxoa askatu egiten dela, eta ondorioz ezinezkoa dela ondo janztea.
"Banatutako material guzti-guztia baliagarria dela ziurtatzeko, EUDELek 300.000 maskarak kendu eta haien ordez ondo dauden beste batzuk bidaliko dizkie udalei", esan dute. Argitu dute, bestalde, banatutako maskarak udaletxeetara ailegatu berri zeudela, eta honenbestez, udalerri gehienetan banaketa egiten hasi gabeak zirela. Gogorarzi beharra dago Uribe Kostara 24.300 ale bidali dituztela.