Koronabirusa Uribe Kostan

Kalean kirola egitea eta paseoak baimenduko ditu Espainiako Gobernuak maiatzaren 2tik aurrera

Erredakzioa 2020ko api. 25a, 21:24

Koronabirusari aurre egiteko "neurriek emaitza onak" ematen segituz gero, konfinamendua arintzeko beste neurri bi indarrean jarriko ditu Espainiako Gobernuak: kalera ateratzea kirola egitera eta paseoak ematea. Hala iragarri du gaur Pedro Sanchez espainiar Estatuko presidenteak.

Pedro Sanchezek gaur iragarri duenez, maiatzaren 2tik aurrera etxetik kanpora irteteko aukera egongo da ariketa fisikoa egitera eta elkarregaz bizi diren pertsonak batera paseatzera. Neurriok COVID-19aren bilakaera ona izaten jarraituz gero jarriko dira martxan.

Erlazionatuak

Noraino irten daitezke haurrak?

Itziar Larrañaga / Goiena 2020 api 24 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun