Hilabete eta erdiz erakutsiko dute artista horien ekarpenak, gaur egun egin daitekeen modu bakarrean: interneten eta sare sozialen bidez. "Online agertzea beste biderik ez dugu konfinamendua dela eta, baita erakundeek beste aukerarik ez bilatzea erabaki dutelako ere".
"Arte eta kultura freskoa erakustea" ezinbestekotzat jotzen dute ekimenaren bultzatzaileek, museoak, erakusketa-aretok, kontzertu-guneak eta abar itxita dauden honetan. Leku fisikoak itxi baina gizartearen kulturarekiko jarrera, oro har, zabaldu egin dela diote: "Nor ez da kulturaz eta arteaz baliatzen ari egoera honek eragindako asperdurari aurre egiteko?".
Hauek dira (momentuz) parte hartuko duten artistak:
- Amaia Aparicio - Argazkilaria
- Amaia Conde Chiralt - Zura lantzen duen eskultorea
- Madera Ilegal (Gabriela Castro) - kantautorea
- Ines Bermejo - Artista plastikoa (collage)
- Isabel Garcia - Ezagutu beharreko artista
- Izei Azkue - Chefa
- Javier F. Paiz - Marrazkigintzaren, pinturaren eta musikaren esparruetan ikerlaria
- Javier de Miguel Avecilla - Argazkilaria
- Jone “Lost Sketch" - Ilustratzailea
- Laura Alonso Fernández - Ikertzaile eszenikoa (dantza-antzerkia)
- Paula Brezo - Artista antidiziplinarra
- Unai Brea - Kantari-kazetaria
- Jose Carlos Torre - Marrazkilaria
- Vida Looka - Arima oneko eta sen kriminaleko artista
- Olatz Azurmendi - Ilustratzaile zirriborrogilea
- Maier Arrieta - Dantzaria
- Desegin - Ilustratzailea
- Lolailo C-V7V - Arte saturatua
- Naia Arias Larreategui - Dantzaria
- Oier Garamendi- Poliartistomanoa
- Kudeatzaile / komisarioa: AMARI art agency - A. Ortells