Etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan "euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" egiteko gonbita egin gura du Euskaraldiak; horretarako, joan den apirilaren 20an "Etxealditik Euskaraldia" ekimena jarri zuten martxan, maiatzaren 3ra arte iraungo duena.
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertuko harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatu dute.Hala, etxetik hasita, datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldirako prestaketa lanak egingo dira, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Apirilaren 20an hasi eta ekimena amaitu arte, Euskaraldiak bideo laburren bitartez egunero parte hartzeko jarraibideak emango ditu Euskaraldiko facebook, instagram eta twitter kontuetan, ahobizi eta belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean.