Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.
Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Eguaztenetan ikuslearen eguna izan ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinemazalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmen gainean aritzeko.