Maiatzaren lehenean, bizitza erdigunera eraman gura du LAB sindikatuak

Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 11:30

Goizean goiz auto karabanak egin dituzte Uribe Kostan, Gorlizko parkingetik eta Erandioko metro geltokitik abiatuta. Mobilizazio horietan bizitza erdigunean jarri eta lanak mundua eraldatzen duela aldarrikatu dute. Orain, streaming bidezko proiekzioak eta solasaldiak eta balkoi eta leihoetan ekimenak egingo ditu LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenean, 12:30erako aurreikusitako ekitaldi nagusiaz gainera.

Egitaraua

  • 09:45 Uribe Kostan kotxe karabana:
    • Gorlizeko Eroskiko parkingean (Gorliz, Plentzia, Urduliz, Sopela eta Berango).
    • Lutxana-Erandio, metro geltokitik (Erandio, Leioa, Itzubaltzeta/Romo eta Algorta).
  • 11:30 Streaming bidezko emanaldiaren hasiera. Ikusi hemen.
  • 11:35 Hokoke dokumentala.
  • 12:30 EKITALDI NAGUSIA.
    • Agur internazionalista: Ulises Guliarte, Central de Trabajadores de Cubako idazkari nagusia
    • LABen mezua: Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia.
  • 16:30 Hotel explotación documentala.
  • 17:30 Zaintzaren inguruko solasaldia.
    • Parte-hartzaileak: Maria Sarasola (Helduen egoitzetako erizaina), Josefina Roco Sanfilippo (Politilogoa, Unibertsitateko irakaslea, ekonomia feministan aditua eta Trabajadoras no Domesticadas-eko militantea) eta Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista). Moderatzailea: Aiora Imaz, LABeko Barne Komunikazioko arduraduna.
  • 18:20 Shock-aren doktrina dokumentala.
  • 19:45 Mundua eraldatu duten langileei txaloak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun