Etxean geratuko naiz

"Hokoke"

LAB sindikatua 2020ko mai. 1a, 14:35

Aste-akabu luzea da hau, eta honenbestez hiru ikus-entzunezko ekarriko dizkizuegu, ez bi. Gaur maiatzaren lehena izanda, Nafarroako landa-eremuko langile-borrokaren gaineko Hokoke dokumentala dakarkizuegu, LAB sindikatuak egindakoa.

Huerta de Peraltan, nekazaritza produktuak ekoitzi eta ontziratzen dituzten Nafarroako enpresa handienetariko batean, lan-hitzarmena betetzen ez zutela esatea oso gutxi esatea da. Langileek (gehienak etorkinak) 11, 12, 13 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, ez zizkieten jaiegunak eta oporrak ordaintzen, ez zizkieten plusak, kategoriak eta antzinatasunak ordaintzen… Eta hori guztia arrazakeriatik zein xenofobiatik gertu zegoen giro zapaltzaile batez inguraturik.

Erlazionatuak

"Arrastoak"

Dejabu Panpin Laborategia 2020 api 25 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun