Itxialdirako Agenda

Itxialdirako Agendaren lehenengo bi saioak ikus ditzakezue hemen!

Algortarrok Zaintzen 2020ko mai. 1a, 17:45

Hona hemen Itxialdirako Agenda ekimenaren lehenengo ekimenak. 18:00etatik hasita, bertsotan arituko dira zuzen-zuzenean Peru Irastorza, Aritz Landeta, Unai Mendiburu eta Imanol Uria; gai jartzailea Araitz Lasa izango da. Iluntzeko 21:30ean, aldiz, Adhara Gaminde Covid-19a atzemateko testen EHUko ikerketa-taldeko kideari elkarrizketa egingo diogu. Bestalde, gogoratu martxan jarri dugula argazki lehiaketa; gaia "konfinamendua" izango da. Lanak maiatzaren 5era arte bidali ahal izango dira.

Bertso-saioa (18:00etatik aurrera)

Adhara Gaminderi elkarrizketa (21:30etik aurrera)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun