Koronabirusa Uribe Kostan

Konfinamenduari aurre egiteko "Itxialdirako Agenda" antolatu du Algortarrok Zaintzen sare herritarrak

Iker Rincon Moreno 2020ko api. 30a, 09:59
Besteak beste, argazki lehiaketa antolatu dute.

Bihartik hasita eta maiatzaren 5era bitartean, egunez egun askotariko ekitaldiak eskainiko ditu zaintza-sareak bere sare sozialen bitartez, hala nola ariketa fisikoa egiteko saioa, elkarrizketak, argazki lehiaketa eta sukaldaritza tailerra.

Lehenengo saioa bihar, barikuan izango da, maiatzaren lehenagaz batera. Egun horretan martxan jarriko dute argazki lehiaketa; gaia "konfinamendua" izango da. Lanak maiatzaren 5era arte bidali ahal izango dira.

Arrastian, 18:00etan, bertso-saioa egingo dute Peru Irastorza, Aritz Landeta, Unai Mendiburu eta Imanol Uria bertsolariakaz; gai jartzailea Araitz Lasa izango da.

Azkenik, iluntzeko 21:30ean Adhara Gaminde Covid-19a atzemateko testen EHUko ikerketa-taldeko kideari elkarrizketa egingo diote.

HIRUKAk saio horien zuzeneko saioak eskainiko ditu; horrez gainera, Algortarrok Zaintzen sare herritarrak kanal honetatik eskainiko ditu saioak: http://Labur.eus/qMGZU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun