Koronabirusa Uribe Kostan

Plantorako deia egingo dute sindikatuek EAEko ikastetxeetan, Jaurlaritzak osasuna bermatzeko baldintzak negoziatu ezean

Argia 2020ko mai. 9a, 09:06

CC BY SA-DANI BLANCO / ARGIA

Gaur-gaurkoz, datorren maiatzaren 18tik aurrera ikastetxeetara itzultzea “erabateko arduragabekeria” litzatekeela adierazi dute sindikatuek ohar bateratuan, osasuna bermatzeko baldintzak ez direla ematen iritzita. Eusko Jaurlaritzaren plana “motz geratzen diren segurtasun irizpide orokor batzuk jasotzera mugatzen” dela diote, eta beraz, baldintzak negoziatu ezean “langileak ez direla geletara itzuliko”.

Jaurlaritzak aurkezturikoa hezkuntza komunitatearekin landu gabeko plana izan dela eta galdera asko airean utzi dituela salatu dute sindikatuek. Orain, LAB, STEILAS, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute, ohartaraziz egoera honetan itzultzea ez dela zentzuzkoa, “langile zein ikasleen osasuna, eta zabalkundez gizarte osoarena, arrisku larrian jarriko litzatekeelako”.

Eskaera garbia da: “Sindikatuok hezkuntza sailari galdegiten diogu ez dezala ikastetxeen irekiera plana abian jarri langileen ordezkariekin osasuna bermatuz ikastetxeetara presentzialki itzultzeko baldintzak negoziatu eta ahalbideratzeko moduan egon arte”.

Datozen egunetan, gainerako hezkuntza eragileekin harremanetan jarriko dira sindikatuak, erantzun bateratua emateko aukerak aztertzeko.

Argia-tik hartu dugu artikulu hau, Creative Commons-en CC BY SA lizentzia baliatuta. Ikusi hemen jatorrizko artikulua.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun