Ezarritako baldintzakaz eta laguntza barik zabaltzearen aurkako bideoa egin dute Sopelako ostalari ugarik

Unai Brea 2020ko mai. 9a, 17:47

"Así no abrimos. Horrela ez" leloa erabilita, Sopela erdiguneko eta Larrabasterrako tabernari ugarik sare sozialetan bolo-bolo dabilen bideo bat plazaratu dute, astelehenetik aurrera zabaldu ahal izateko (momentuz terrazak baino ez) ipinitako baldintzakaz euren negozioek aurrera egiterik ez dutela adieraziz. Hogei establezimendu inguruk hartu dute parte ekimenean.

"Mugakaz zabaltzeak ordainen bat ekarri beharko lukeela" adierazten dute bideoan, eta besteak beste Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak luzatu ahal izatea, kutsatze-arriskua gutxitzeko egin beharreko instalazioetarako dirulaguntzak jasotzea eta zergak gutxitzea eskatzen dute, baita langile, bezero eta hornitzaileen babesa bermatzeko materiala ere. Erakunde publikoek "enpatiaz jokatzea" espero dutela gehitu dute.

Denera udalerriko 21 establezimendu agertzen dira bideoan. Horietako gehienen ugazabak edo langileak ageri dira bertan, ekimenaren goiburua errepikatuz.

Erlazionatuak

Hegoalde guztia 1. fasera igaroko da astelehenean

Ainhoa Larretxea Agirre · Edu Lartzanguren / Berria 2020 mai 08 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun