Marigomez EHUren Plentziako Itsas Estazioko (PiE) bultzatzaile nagusia izan zen, eta haren zuzendaria da 2013an funtzionatzen hasi zenetik. Saria jasotzea berarentzat "ohore handia eta benetan hunkigarria" izan dela adierazi du, eta azpimarratu du "gure ikerketa-taldearentzat, Plentziako itsas Estazioarentzat eta, oro har, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat oso aitortza polita" izan dela.
EHUk azaldu duenez, "Ingurumen Toxikologia eta Kimikako Elkartea (SETAC) mundu mailako erakunde profesionala da, eta 90 herrialdetan baino gehiagotan aritzen diren 5.300 pertsona eta erakundek osatzen dute, ingurumen-arazoak aztertzen eta konpontzen lan egiten duten zientzialariak, hain zuzen".
Hemen irakur dezakezue joan den otsailean HIRUKAk Ionan Marigomezi egindako elkarrizketa.